Joko-testuingurua

Elantxobeko adin eta sexu  ezberdineko herritarrak jolasten dute baina Euskal pilotaren rola gehienbat mutilena denez, mutilak besterik ez dute jolasten;nahiz eta herrikoek esan, zenbait neska oso onak zirela palako jokamoldeetan.
Adinak bereizterakoan txikiak edo gaztetxoak esku pilotan aritzen dira pala bat hartzeko indarrik ez dutelako, nagusienak berriz, palan jolastu ohi dute betidanik.




Elantxobeko herria mendiaren aldapan kokatuta dagoenez, herria bi zatitan banatzen da, goialdea eta behealdea. Frontoia goiko aldean kokatuta dago Elantxobeko elizaren eskumako hormari itsatsita. Frontoia Elantxobeko plaza nagusian kokatzen da, ikastolaren gainean eta Bizkaibuseko geltokitik eta herriko dendatik gertu. Beraz bertara heltzeko modurik egokiena autobusez izango litzateke.




Frontoian gehienbat udan jolastu ohi da, udarekin eguraldi ona heltzen delako. Neguan ordea, euria dela eta, zorua urez bete egiten da teilaturik ez duelako eta ezinezkoa izaten da jolastea, hala ere, euririk egiten ez duen asteburuetan jendea animatu egiten da eta kuadrilarekin joaten da frontoian jolastera. Bestetik, udan, eguraldi onagatik eta Elantxobetarrok denbora libre gehiago dutenez, frontoia gehienetan beteta ikusten da, askorentzat Elantxoben ordu libreak igarotzeko tokirik aproposena delako.

San Nikolas jaietako kartela
Elantxobeko jaiak, San Pedroak, uda hasieran ospatzen dira eta horrekin batera beste herrietako jendea erakartzen du. Hori dela eta, udalak urtero pilota txapelketa bat antolatzen du non edozein adin eta sexuko jokalariak etortzen diren.


San Pedroetako kartela

No hay comentarios:

Publicar un comentario