Joko ekintzaren gaian eskupilota jokamoldean nola jolasten den erakutsiko dizuegu.
Partidako lehengo sakea nork egin behar duen jakiteko zozketa baten bitartez egiten da. Behin jakinda nork egin, sakea bikotean izatekotan aurrelaria egiten du.
Partidako lehengo sakea nork egin behar duen jakiteko zozketa baten bitartez egiten da. Behin jakinda nork egin, sakea bikotean izatekotan aurrelaria egiten du.
Sakea egiten duen taldekidearen atzelaria eskuinaldean
kokatzen da eta errestoa egiten dutenek; aurrelaria atetik hurbil (3. Kuadroa)
errestoa airetik egiten saiatzeko eta atzelaria ezkerraldean kokatzen da
matxoiren efektuak sahiesteko. Ondorengo irudian gorriz sakea egiten duten taldea ageri da eta
urdinez errestoa egiten dutenak.
Pilota jotzeko bi mota daude, alde batetik airez eta
bestetik, punpa egin ondoren. Hau jakinik, kolpe mota ezberdinak bereiz
ditzakegu:
· Dejada: Pilota indar gutxirekin jotzen da, horrela pilota frontisetik hurbil gelditzen da eta
aurkariak ailegatzeko zailtasunak izaten ditzake.
· Gantxoa: Airez sorbaldaren altueran ezkerretik eskuinera edo alderantziz egindako
kolpea da. Baita pilotan goitik beherako norabidea darama.
· Sotamanoa: Pilota airez gerriaren inguruan emandako
kolpea da, normalean behetik gorako norabidean.
· Bolea: Airez sorbaldaren altueran emandako kolpea da. Sorbaldarekin goitik
beherako mugimendua egiten da.
Matxoiaren eta atearen berezitasunak direla eta, hainbat
jokaldi mota ezberdin bereiz ditzakegu frontoi arrunt batekin alderatuz:
- Horma-bikoa: Pilotak lehenengo ezker horma jotzea eta ondoren frontisa, era horretan pilota kontrakantxarako norabidean joango da.
- Matxoia bilatzea: Sakean eta tanteoan matxoia bilatzen da behin eta berriz, pilota matxoian sartzen denean norabide eta efektu ezberdinak hartzen dituelako.
- Atea
bilatzea: Tanteoan baina batez ere sakean, atea bilatzen da. Atearen hertz
bat kanpoalderantz irtenda dagoelako eta bertan pilotak ematen badu tantoa
lortzea oso erraza da. Pilotak orokorrean atean ematen badu nahiko
gelditzen da, egurrezko atea baita.
No hay comentarios:
Publicar un comentario