Elantxobeko frontoiaren lana egiteko hainbat iturri ezberdin erabili ditugu;
Internet webguneak:
-http://www.urdaibai.org/es/arkitektura/frontoiak.php
-http://www.elantxobe.eu/es-ES/Ubicacion/Imagenes/Paginas/imagenes.aspx?album=116
-http://www.elantxobe.eu/es-ES/Paginas/default.aspx
-https://www.euskadi.net/es/localidades/elantxobe/x65-12375/es/
-http://eu.wikipedia.org/wiki/Elantxobe
Liburuak:
ÁLVAREZ GARAY, MATXALEN. Bizkaiko Herrien Monografiak. Ibarrangelu eta Elantxobe: Ikerketa Historiko-Artistikoa. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1993.
Bizkaiko Herrien Monografiak |
Interneten eta liburuen informazioaz gain herritarren laguntza blog-a egiteko nahitaezkoa izan da. Herrira joan ginen lehen egunetik jaso genuen berotasuna eta laguntza eskertzekoa da. Horregatik, espero dugu blog honen bitartez frontoian jolasteko irrika eta gogoak ez galtzea.
Nire iritzia blog honi buruz ona da. Blog honek informazio dezente du eta oso ongi azalduta dago.Ikusten da garbi taldekako lana egin dutela mutilek eta lan bizia eta interesgarria egin dutela.
ResponderEliminarNire ustez, lanaren edukiak erabat betetzen dira eta gainera, horiek baino gehiago egin dituztela, baina esan beharrean nago informazio gehiegi eman dutela ,hau da, irakurtzeko asko dagoela eta beraz, aspergarria izan litekeela. Baina ez dut esan nahi argazkiak eta bideoak jarri ez dituztela, kontu horretan bikain egin dutelako.
Amaitzeko esan behar dut lan honetan orduak eman direla ikusi dela eta beraz, zoriontzeko da. Blog honetako nota 9 da.
Momentuz irakurri dodazan blogetatik gehien guztau jatana izan da hau.
ResponderEliminarInformazio iturri anitz erabili dabez, elkarrizketa, bideo ugari, liburua(internet ez dan zeozer),eta baita ere interneteko zenbait orrialde.
Ordenari dagokionez, esan beharra dago oso o¡erraz aurkitu daitekeala informazioa, era ordenau eta argian baitago, gainera esaldi argiak erabili dabez.
Bloga batera egin dabela argi dago, edo behintzat danak egon dirala frontoian ikusten da, bideo eta argazkietan. Bideoak oso ondo dagoz eta bideo asko dagoz.
Ondo idatzita dago, irakurtzera animatzen dauana, zein ulerkorra eta akatsik gabekoa den.Irudiak ere erabili dabez jokoa azaltzeko oso didaktikoa.
ZORIONAK talde!
Nota:9
Irati Intxaurraga . Euskera 1
blog honek asko gustatu zait. informazio ona dauka eta gainera iturri ugari eta deberdinetatik atera dute. kontuan hartu behar da bideo ugari egin dituztela jokamolde desberdinak azaltzen eta hori euskal pilota inoiz ikusi duen pertsona batentzat oso garrantzitsua da.
ResponderEliminargaratutako edukiak bere osotasunean betetzen dira. irizpideak erraz aurkitzen dira zeren eta bloga oso ordenatuta eta argia dago.
talde lana izan dela ikusten da, argazki eta bideotan lau taldekideek frontoian agertzen direlako.
idatzia oso erakargarria da eta ez du inolako ortografia akatsik, nahiz eta nire ustez informazio gehiegi ipini dute.
nota: 9,5
kelen ortuzar. euskera 2
Blog hau inongo dudarik gabe Bikainekoa da. Ebaluazio irizpide guztiak primeran bete dituzte. Gainera aipatzeko da bloga interesarekin egin dutela, bideoak grabatu dituzte naiz eta euria egin. Gainera bideo motxak eta sinpleak egin dituzte aurretik esandako azalpena borobilduz. Azalpen guztiak ondo daude errazak ulertzeko. Informazio iturriak kontuan hartuz ikusten da hainbat izan direla. Gainera talde lan ezin hobea egin dutela esango nuke.
ResponderEliminarJokamoldea primeran azalduta dago, puntu guztiak azalduz. Akats bat bilatzekotan, atearen bideo falta bota dudala esango dut.
Baina dudarik gabe Bikaineko bloga bat da. 9,5
Aitor Pinedo Jauregi ( 2.E Euskara )
Blog oso interesgarria dela iruditu zait. Informazio iturri ezberdinak erabili dira, alde batetik aurkeztu duten liburua eta web orriak, eta bestetik herritarren informazioa funtsezkoa izan zaiela uste dut, bertatik elkarrizketa interesgarria eskaini baitigute. Argazki eta bideo asko erabili dituzte, eskertzekoa da, bloga oso didaktikoa egin dute eta.
ResponderEliminarBloga oso ondo ordenatua dago, eta irizpideak oso erraz jarrai daitezke. Talde lana bultzatu dute, sarrerako argazkia eta bideoak erakusten dutenez. Gainera erabilitako hiztegia oso sinplea baina aldi berean oso ulerkorra izan da, eta honek ebaluazioan laguntzen du.
Laburbilduz, bloga oso erakargarria ikusi dut, edukiak konplikaziorik gabe idatzia eta argazki eta bideoz betez, arreta handia eskuratzen du.
Nire nota: 9
Ainhoa Alvarez Ajuria, euskarazko 1. taldea