Elantxobeko frontoia San Nikolas de Bariz ere ezagutua, 1870. urte inguruan eraiki zen San Nikolas eleizarekin batera(1803). Hasierako frontoi hori harrizko losa batzuekin eraikita zegoen eta losa handi horiek Ereño auzoko kanteratik hartu ziren. Harri horiek bata bestearekin hare itxurazko material batekin itsatsita zeudenez, frontoiaren lurzoruan ezaugarri bereziak adierazi daitezke, hala nola, losa guztiak ezberdinak zirela, orduan, jokatzerakoan arreta handiz ibili behar zen, pilotaren punpa ezberdina baitzen punpatzen zuen lekuaren arabera. Ondoren, 1957.urtean berriztu egin zen frontoi zaharreko lurzoruko losak kenduz eta frontis berri bat eginez, eta orain arte horrela mantendu da. Berrizketa hau gaur egun ere ikus daiteke, frontisaren eskuinaldean frontoi zaharraren frontisa ikus daitekeelako.
Ezkerraldean frontis berria eta eskuinaldean, frontis zaharra |
Antzina, Elantxobeko biztanle gehienak itsasora joaten ziren lan egitera eta itsasotik bueltan, zeukaten denbora gehiena frontoian jokatzen ematen zuten. Aipatzekoa da, nahiz eta herrrian pilota zaletasun handia egon, itsas-herri bat denez, arraunlari gehiago daudela eta horietako batzuk profesionalki ari direla; hain zuzen Urdaibain eta Portugaleten. Frontoi irekia denez udan askoz gehiago jokatzen da eguraldia dela eta.Neguan berriz, zailtasunak izaten zituzten, baina hain zen handia jokatzeko zuten griña, euriaren eraginez sortutako putzuak trapuekin eta erratzekin zikatzen zituztela pilotan jolastu ahal izateko. Erratz horiek lortzeko Ama Birjiñaren jabearengana joaten ziren eta kanta egin behar zuten. Abesten hari ziren bitartean andreak esaten zien " beitu Ama Birjiñe be negarrez dau" eta gazteek kanta bukatu eta erratza hartzen zuten kantxa zikatu ahal izateko. Frontoia berriztu zutenean, ur putzu hauek ekiditzeko kantxa eta kontrakantxa banatzeko, marra bat egin beharrean erretila bat jarri zuten.
Elantxoben ikasitako ikasleek esan ziguten, eskolatik irtetzen zirenean frontoira jolastera joaten zirela eta frontoia hartzeko, korrika abiatzen ziren harri bat jaurtiz, eta kantxara heldutako lehen harriaren jabea frontoia eskuratzen zuen. Baina ondoren askotan, nagusienak gazteenei frontoia kentzen zieten.
Elantxobeko frontoia XX.mendearen hasieran |
Aspaldi, herritarrek frontoiko matxoia kendu nahi zuten, hau da, frontoiaren berezitasun aipagarriena; baina elizaren oinarri denez, hori kendu ez gero eliza jauziko litzateke eta horregatik ez zen kendu. Eztabaida hau urte askotan zehar oso ohikoa izan da. Gaur egungo herritarrak berriz matxoiaren aldekoak dira, hau baita frontoia besteetatik berezia eta bakarra egiten duena.
Nahiz eta frontoia eta eliza bat izan, apaizek ez zuten jolasten. Beraien egitekoak bukatzean eta denbora librea zutenean, herritarrak frontoian nola jolasten zuten ikustera joaten ziren. Hala ere apaizek, antzina egiten ziren txapelketetarako arropak eta pilotak ematen zizkieten parte hartzaileei.
Lurzoruaren egoera dela eta, alpargatak apurtzea oso erraza zen, horregatik herritarrek oinutzik jolasten zuten, alpargatak apurtzekotan etxera bueltatzerakoan erritea ez jasateko. Esate baterako herriko pala jokalari batekin hitz egiterakoan (Simonek) jakiterarazi zigun uda batean 10 alpargata pare apurtu zituela bere aita soldaduzkan zegoen bitartean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario