Jokamoldearen egitura

Joko motari dagokionez ez- zuzena dela esan dezakegu, hau da; pilota jokalari batek kolpatu ondoren frontisean eman behar du, beste jokalariak eman baino lehen. Normalean eskuz jokatzean 2:2 aurka, frontoiaren espazio librea hobetzeko eta gainera modu honetan kanpoan itxaroten zuten jokalari kopurua murriztea lortzen zen. 

Frontoi hau hainbat berezitasunengatik ezberdintzen da, hala nola:

-Matxoia: Frontoiaren esker horma San Nikolas eleiza da eta 5. kuadroan eleizaren zutabea  dela eta, horma zati bat kanpoalderantz egiten du eta horri, matxoia esaten zaio.
Matxoi hau da frontoiaren ezaugarri aipagarriena, eta hain da arraroa non gertuko herrietako hainbat pilotari bertara entrenatzera joaten zirela matxoia ezagutzeko . Pilotak matxoian kolpatu ez gero hainbat norabidetan irten daiteke eta horregaitik, jokoan zehar asko bilatzen da, tanto  ia ziurra delako.


Matxoia


-Eleizaren atea: Esan dugun moduan ezker horma eleiza da eta hormaren erdian egurrezko ate bat dago. Bertan pilotak emanez gero pilota nahiko gelditzen da. Baita ere, atea hormatik apur bat irtentzen denez , bertan pilota kolpatzean, norabide ezberdina hartzen du.
Ezkerraldean, Matxoia eta erdialdean Atea

-Erretilla: Frontoia urez beteta  ez gelditzeko erretila  bat dago eta gainera, kantxa eta kontrakantxa banatzen ditu, baita pasa ere.



-Altuera: Frontoiak ez du altuera handirik baina teilaturik ez daukanez, frontis osoa erabili daiteke .

-Luzera: Ezker horma matxoirarte ( 5.kuadroa) heltzen da, baina palan plaza luzera osoa erabili daiteke.

-Zabalera: Frontoi hau ez da oso zabala eta erretilak  zehazten du.


Pilotak haiek eskuz sortutakoak ziren, bai kanika bat edo kortxo bat erabiliz. Gero gainetik gurpilen neumatikoekin tira fin eta luze batzuekin edo artilearekin inguratu egiten zituzten forma biribila izan arte eta azkenik gainetik larruz estaltzen zuten.
 Bertako gizon batek esan zigunez, zorua bustita bazegoen pilotak gehiago punpatzeko, noizean behin itsasoko alga sikuak hartu eta pilotaren barruan jartzen zituzten. Pilota nahiko gogorra izan arren, ez zituzten takoak erabiltzen eta horregatik partida bukatu ondoren eskuko minarekin ibiltzen ziren. Horren ondorioz pilotari askok, "clavo" deituriko esku-mina izan  arren eskupilotan jolasten jarraitzen zuten .
Sakea hirutik hirura egiten zen eta nahiz eta pasa bosgarren koadroan egon oso zaila zen pasatzea, pilotak nahiko motelak eta pisutsuak zirelako.
 Jokalarien arteko maila kontuan harturik, ezberdintasun handia bazegoen, txarrenari sakea egiteko zenbait erraztasun ematen zitzaizkion: adibidez sakea bitik bira egitea.


Tantoa lortzeko hainbat aukera daude: alde batetik pilota kolpatu ondoren aurkaria pilotara ez heltzea eta bestetik pilota jo ondoren aurkariak txarto ematea. Tantoa galtzeko ordea, pilotara ez heltzea edo pilota jo ondoren txarra izatea.
Eskuzko jokamolde gehienetan bezala 22 tantora jokatzen da baina Elantxobeko frontoian tantoak zenbatzeko modu berezi bat erabiltzen zuten: zoruan klarion edo adreilu zati bat erabiliz marraztuz. Markagailua lau zatitan banatuta zegoen,ezkerraldeko bi zatiak jokalari batenak ziren eta eskuinekoak bestearenak. Behin bost puntu egitean, azpiko laukian jarraitzen zuten eta beste bost tanto egin ondoren berriro gora; 22 tantora heldu arte. Markagailu mota hau hobeto ulertzeko jarraian irudi bat ikusi dezakezue. Kasu honetan emaitza 22-4 izanik.


1 comentario:

  1. Blog bikaina da. Informazio ugari aurki dezakegu, oso erraz gainera, aurkezutako antolamendua dela eta. Argi ikusten da taldean egin dutela eta lan izugarria egin dutela.
    Informazio iturri ugaritan bilatu dute informazio eta argazkiak. Elkarrizketa agertzea aproposa izan da. IKT-ei dagokionez argazki eta bideoetaz baliatu dira, batzuk beraiek eginikoak.
    Edukiak galderari guztiz erantzuten dio. Jokamoldean zehaztu dira eta oso ondo azaldu egin dute (marra, sakea, erestoa, jokalarien kokapena...).
    Testuinguruari dagokionez, frontoiaren kokapena eta irisgarritasuna ondo zehaztu egin dute. Baita ere noiz jokatzen den eta nortzun aritzen diren.
    Frontoiaren berezitasunak ondo adierazi dira, matxoiarena adibidez, ikusten dudan lehenengo aldia da.
    Txapelketei buruzko informazio gehiago falta izan da.
    Horretaz aparte, zoriontzeko lana da.

    Kalifikazioa: 10

    Leire Calero Iglesias, EHU-ko 1.mailako euskara taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar