Elkarrizketa


Elantxobeko udalerria txikia izan arren, pilota eta pala zaletasun handia dago herritarren artean. Horretaz gain, bertako pilotalekua berezia eta bakarra dela esan beharra dago. Frontoiari, historiari eta herritarrei buruz gehiago jakiteko ezinbestekoa da herritarrekin hitz egitea eta horretarako  belaunaldi ezberdinetako bi gizon aukeratu ditugu elkarrizketa hau egiteko,Mikel Arza Elantxobetarra eta Roberto Garcia Gernikarra.



1.-Noizbait jolastu duzue herriko frontoian?
-Bai, txikitan eskola amaitu eta gero beti joaten ginen jokatzera ume guztiekin batera. Normalean okupatuta zegoenez eta jolasteko zailtasunak genituenez, korrika joaten ginen eta harri bat kantxara lehena jaurtitzen zuenak, frontoia hartzeko lehentasuna zuen.
2.-Zer berezitasun ikusten dituzu frontoian besteetatik ezberdintzen duena?
-Frontoi hau ezagutzen ditugun frontoi guztietatik bereziena dela esango genuke; honen ezaugarri aipagarriena ikusi duzuenez matxoia da. Baita ezker hormaren erdian agertzen den elizaren atea ere.
3.-Antzinako eta oraingo frontoiaren artean zeinekin geratuko zinatekete?
-Antzinakoa gure ustez oso egokia zen  aldi horretarako, inguruetako frontoiekin nahiko ona zelako baina behin berriztuta , ados geratu ginen  matxoia mantendu zelako eta egin  ziren aldaketekin; hala nola zorua eta frontisa.
4.-Zein jokamolde jolasten dira frontoian?
Aintzinean esku pilotan bakarrik jolasten zen, bakarka eta bikoteka eta erabiltzen genituen pilotan guk egindakoak ziren, gaur erabilitakoak baina askoz gogorragoak. Gainera, ez genituen gaur egun jartzen diren takoak erabiltzen.Gaur egun ordea, batez ere palaz jolasten da gomazko eta teniseko pilotekin, 7-8 urteko umeak izan ezik, hauek eskuz jolasten jarraitzen baitute, pilota goxuekin.
5.-Ba al dago lehen egiten ziren txapelketak eta gaur egun arte mantendu direnak?
Lehen zenbait txapelketa egiten genituen Magdalena jaietan, "El Correo" egunkariak babesten zuena. Txapelketa  horietan apaizek ematen zizkieten arropak eta pilotak parte hartzaileei, eta nik urtero parte hartzen nuen. Orain dela zenbait urtetatik hona San Pedroko jaietan esku-pilota txapelketak antolatzen dira.
6.-Norbaitekin pikeak izan zenituzten?
Gure pikerik ohikoena Magdalena jaietako txapelketan izaten zen bermeotarrak etortzen  zirelako parte hartzera. Bestetik ere, pikeak genituen elantxobera etortzen ziren udalagunekin eta Elantxobeko portuko kuadrilekin. Hau esaten dut Elantxoben goiko eta beheko aldea bereizten ditugulako.
7.-Herriko jende guztiak  jokatzen zuen?
Ez, Elantxobeko emakumeak ez zuten inoiz jolasten, gizonak ginen lanetik etorri ondoren edo zapatu eta domeketan denbora librea genuenena  frontoian aritzen ginenok. Gaztetxoak ere asteburuetan eta udan frontoira eta frontoiko plazara hurbiltzen dira eskupilotara jolastera edo futboleko baloiarekin futbolean jolastera.
8.- Zer nolako defektuak ikusten dizkiozue frontoiari eta zer aldatuko zenukete?
Aintzina, frontoia berrizteko zeudenean, matxoia kendu nahi zuten ezker horma uniforme bat egiteko, baina elizak ez zuen onartu, matxoia elizaren estrukturaren oinarrizko zutabe bat zelako. Gaur egun, teilatu bat jarriko genioke, euria egiten duen egunetan jolastu ahal izateko, hala ere, ibarrangeluko frontoi estalira joan ohi gara.
9.- Zer sentsazio sorrarazten dizkizue frontoiak?
Frontoi honetan goiz eta arratsalde asko igaro ditugu gure nerabezaroan, horregatik frontoia ikustean bertan jolastu ditugun partida eta txapelketetaz oroitzen gara. Sentitutako sentsazioak ikaragarriak ziren; poztasuna, jolasteko irrika, lehia... sentimendu hauek berriro errepikatzea gustatuko litzaiguke!


Galdera honekin amaiera ematen diogu gure elkarrizketari,
Mikel Arza eta Roberto Garcia
Elantxobeko  autobus geltokiko tabernan eginiko elkarrizketa 2013ko azaroaren 20an

No hay comentarios:

Publicar un comentario