jueves, 21 de noviembre de 2013

Euskal pilotako ikasgaian Euskal Herriko frontoi berezi bat aukeratzea proposatu digute, eta horri buruzko blog bat sortzea. Frontoia aukeratzeko zailtasunak izan ditugu, taldeko kideek iritzi ezberdinak izan baititugu. Hainbat frontoi baztertu ondoren, interneten Elantxobeko frontoiarekin topo egin genuen eta erabat harrituta gelditu ginen bere egiturarekin eta daukan kokapen geografiko eta orografikoarekin.



Interneten ikusi dugunez frontoi honi buruzko informazioa eskasa da eta erronka moduan hartu dugu informazio gehiago lortzea eta Elantxobeko herria zein frontoia ezagutzera ematea.


Kokapenari dagokionez, Bizkaiko kostaldean kokatuta dagoen herria da, Busturialdea eskualdekoa. 1833arte Ibarrangeluko auzoa  zen, baina urte horretatik  aurrera udalerri bihurtu zen.

Hurrengo irudietan ikus dezakezue  Elantxobeko herriak duen kokapena Bizkaian:



Urdaibaiko Biosferaren Erreserba



                                                                EGILEAK:

                                                                       ELEDER LEGARRETAETXEBARRIA
                                                                       MIKEL LEGARRETA
                                                                       IKER REOLA
                                                                       ANDER SEDANO

18 comentarios:

  1. Ebaluazio irizpideak ia goitik behera bikaintasunean betetzen ditu blogak, zenbait akats ortografiko izan ezik. Jokamolde-egitua, joko ekintza eta joko testuingurua oso ondo jorratuta daude, bai hitzez bai bideo, argazki eta marrazkiz.
    Gainera oso blog formatu landua eta ikusteko polita da. Halaber gehitutako sarrera eta historia asko aberastu du lana. Nire ustez elkarrizketa soberan dago, astuna eta errepikakorra suertatzen delako, azken finean beste zailetan esandakoa errepikatzea da.
    Guztia kontuan izanda nota; 9.

    Gorka Estevez Urain, EHUko 1. mailako Eukara tadeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  2. 1- Blog hau orokorki oso txukun eta dotore dago, gaiak bananduta daude eta informazio guztia ondo ordenatuta eta azalduta. Ikusi ahal denez hainbat informazio iturritik dago informazioa aterata (elkarrizketa bat, liburu batetik, hainbat web orrietatik … ). Gainera IKT-ak erabili dituzte (bideo pare bat, argazki ugari, azalpenezko irudiak … ). Akats ortografikorik ez ditut aurkitu.


    2- Joko egitura zehaztu dute, duelu motak, markagailua, sakatzailea eta errestokoa nor den, puntuak nola irabazi … hauek guztiak ondo azalduz. Joko egitura bezala, joko ekintza ondo jorratuta dago,eta oso zehazki azaldu dituzte eman al diren egoera ezberdinak.
    Testu inguruari dagokionez oso ondo antolatuta eta azalduta dago (desberdindu dituzte bai nesken bai mutilen rola, eta adinaren garrantzia ere kontuan hartu dute). Aurkitu ez dudan bakarra, ezinduta dagoen jenderako ezaugarriak izan dira. Orokorki primeran dago.

    3- Kalifikazioa: 9,5

    4- Ander Mayoral ( 1.maila euskara)

    ResponderEliminar
  3. Blogaren egitura oso txukuna da, gauzak aurkitzeko errazak eta ondo ordenatuak, informazio askorekin.
    Informazioari dagokionez oso ondo idatzita, banatua eta azalduta dago. Aipatzekoa da. Joko ekintzaren atala, ederto eginda eta azalduta dagoena.Elkarrizketa oso ona da, eta frontoiaren izaera eta kemena erabat isladatzen dituzte elkarrizketatuek, taldekideek egindako galderen bitartez.
    Informazio-iturri ugari erabili dituzte: elkarrizketak, instalazioetara egindako bisitak eta artikuluak..
    Garatutako edukia egindako galderaren araberakoa da eta galderaren atal guztiei erantzuten dio.Edukien garapena ona da, batez ere Palaren barnean. Hala ere, gainontzeko jokamoldeak pixkat gehiago landuko nituzke
    Ordenatutako bloga, irizpideak erraz aurkitzen dira.
    Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira, bai bideoekin nahiz argazkiekin.
    Hizkuntza zuzena da. Idazkera mota nahiko berdintsuak dira. Ia ez da ortografia akatsik aurkitu.
    Frontoiaren aukeraketa oso egokia iruditu zait, oso berezia baita, historio handikoa.
    Hau dena esanda, blogaren kalifikazioa 9 bat da.
    Andoni Marcos Mediavilla 2E

    ResponderEliminar
  4. Bloga oso ondo jorratuta dago eta nabaria da talde lana. Oso txukun dago eta atalak oso erraz aurkitzen dira. Informazioari dagokionez, informazio asko agertzen da, frontoiaren inguruko gauzak ikasteko ondo dagoena.

    Hizkuntzari dagokionez, hau aberatsa da eta ez dago ortografia akats handirik. Honen ondorioz, oso erraz irakurtzen da

    Hainbat baliabide erabili dituzte argazki, bideo zein elkarrizketa moduan.

    Jokamoldearen eta jokoaren inguruan informazioa oso zehatza zein aberatsa da, ez da ezer airean geratu eta gainera ez da astuna egiten.

    Guzti honengatik nire nota honakoa da: 9.75
    Urtzi Unanue Garcia (1.mailako Euskara taldeko ikaslea)

    ResponderEliminar
  5. Sartu bezain laster itxurak arritu nau, oso diseinu polita iruditu zait.
    Emandako informazioa hainbat informazio iturritik emandakoa dela nabaritu dut eta informazio hori irakurtseak asko poztu nau, ni beratatik oso hulbil bizi batnaiz eta inoiz ez duk aukerarik izan frontoi honi buzruz zerbait irakurtzeko.
    IKT kopurua ere ona da ez beste blog batzuetn bezala. Batzuek teknologia larregi erabili dute.
    Kolaboraziozko lana dela argi dago, bai argazkiak eta bideoak ikusita.
    joko ekintza , egitura eta testunguruaren galderak gohitik behera erantzuten dituzte eta hau hizkuntza aberats eta egokian ortografia akats askorik gabe.
    Nire nota : 9,5
    Iker Amorrortu Andrinua 1. taldekoa Euskara

    ResponderEliminar
  6. Blogaren egitura oso txukuna da, gauzak erraz aurkitzen baitira. Informazioari dagokionez, oso aberatsa da eta frontoi honen berezitasun guztiak jakinarazten digu.
    Hizkuntzari dagokionez, ez dago ia akats ortografikorik beraz erreza da ulertzea.
    Informatzeko, hainbat baliabide erabili dituzte, argazkiak, elkarrizketak, bideoak...Azkenengo hauetan kolaboraziozko lana dela argi ikus dezakegu.
    Jokamoldeen inguruan, gauza asko aipatzen dituzte eta galdera guztieei erantzuten diete.
    Beraz, hau guztia kontuan hartuta, nire nota: 9,5
    Miren Lizundia 2.taldekoa euskara.

    ResponderEliminar
  7. Elantxobe frontoiari buruzko blog honetan agertzen den informazioa ondo ordenatuta dagoela deritzot, hainbat esteka daudelako blogean nahi duzun informazioa aurkitzeko. Gainera edukiek erantzun beharreko galdera guztiei zuzen eta ondo erantzuten diete. Bideotan ikusi daiteke, guztiek lanean kolaboratu dutela eta laurok behintzat frontoia ezagutu eta ikusi egin dutela. Blog honetarako erabilitako informazio iturriak anitzak dira: alde batetik, Interneteko bost informazio iturri erabili zituztelako eta bestetik, liburuak eta bertako herritarren informazioa erabili egin dutelako. Hizkuntzari eta aberastasunari dagokionez, orokorrean ondo dago; noski, alderdi honetan aberastasuna ez da izan nagusi, baina, erabilitako hizkuntza erarekin irakurketa erakargarria bideratu egin dute.
    Blogaren edukia aztertzeko momentuan, zenbait alderdi kontuan hartu egin behar dira: jokamoldeen egitura, joko ekintza eta joko testuingurua. Lehenengoa, blog honetan, edupelota blogean zehaztutako arlo guztiak jorratzen dituzte orden berdina jarraituz eta guzti. Hau da, sakea, materiala, instalazio, … buruz hitz egin dute. Bigarrena, ere oso ondo azalduta dago argi eta garbi erakusten dutelako nork sakatzen duen eta nola, bai idatziz bai lau bideoen bidez. Hirugarrena, agian izan da hiru arloetatik txarrago egin dutena, bertan jokatutako txapelketei buruzko informazioa, bereziki, eta gainerako puntuak motz geratu egin direlako.
    Hau guztia kontuan izanda, blog honi, nire ustez, eskatutako guztia betetzen duenez, 9,5 nota jarriko nioke.
    Mikel Zuriarrain, euskarazko taldea 2E

    ResponderEliminar
  8. Ebaluazio-irizpideak kontuan izanda, informazio-iturri ezberdinak erabili dituztela ikus daiteke (internet, liburuak, adituekin hitz egitea...). Gainera, informazio horren kalitatea eta kopurua oso egokia dela aipatuko nuke ere. Hainbat IKT erabili dituzte, batez ere argazkiak azpimarratuko nituzke; argazki aproposa agertzen delako beti, eta batzuk beraiek sortuak dira ere.
    Bestetik, informazioa topatzea oso erraza da; atal bakoitza sarrera batean argitaratu dutelako, eta goiko esteka bakoitzari klik eginez erraz topa daiteke nahi duzun atala. Hortaz, bloga oso ondo egituratuta dagoela aipatuko nuke guztiaren gainetik. Lexikoari eta ortografiari dagokionez, akats nabarmenik gabeko hizkera aberats eta garbia erabili dute; honek blogaren irakurketan asko lagundu dit.
    Hau guztia ikusita, nire kalifikazioa: 9'25.

    Myriam Pereda García - 2E

    ResponderEliminar
  9. Blog honen ebaluazioari dagokionez, esan beharra dago, informazio iturrien erabilera egokia egin dutela. Hainbat mota ezberdin aurkituko ditugu blogean zehar, hala nola, pilotalekuari eginiko bisitak, elakarrizketak, herriko jendeari, liburu ezberdinak, web orriak... Beraz, alderdi honi dagokionez, bikain dagoela esango nuke. Horretaz aparte, blogaren edukiak eskatzen ziren galderei oso ongi erantzuten duela esango nuke. Ondo landutako edukia aurkitu dut eta informazio ugari eta garbia ematen da blogean zehar eta elkarrizketen eta bideoen bitartez, edukiarekin bat zetorren informazio gehiagarria zegoen. Gainera, edukia ondo landuta dagoela esango nuke, hala ere, zenbait kasutan nahasmen apur bat nabari dut, informazioa nahastu egiten zutelako, baina, orokorrean oso ondo dago. IKT kopuru eta motari dagokionez, oso aberatsa iruditu zait. Argazki ugari azaltzen dira, modifikaturik daudenak eta alde didaktiko garrantzitsua dituztenak. Baita ere, beraiek garatutako bideoak aurkitzen dira eta hauek ere, eduki didaktiko garrantzitsua dute eta blogaren edukia ulertzeko oso lagungarria da, jokoaren arauek, kolpeak, beraien hitzekin azaltzen dutelako. Bestalde, blogean ematen den ordenari dagokionez, oso ondo dagoela esango nuke. Edukiak, atal ezberdinetan banandurik daude, esteka ezberdinen bitartez, horrela oso argi desberdintzen ditugu elkarren artean. Garbitasun puntu hau oso garrantzitsua da niretzako, informazio zehatza aurkitzea oso erraza egiten delako. Taldekideen arteko kolaborazioa egon dela esango nuke. Hasteko, azaltzen diren argazkietan eta bideoetan elkarrekin aurkitzen dira eta hauek grabatzeko, guztien laguntza guztiz beharrezkoa dela uste dut. Gainera, lana ondo bateratuta dago eta koordinazio zuzen bat egon dela ematen du. Hizkuntzari dagokionez, beharbada, lanaren puntu kaskarrena dela esango nuke. Hala ere, orokorrean ondo dago. Ortografia akats asko ez daudela ere aipatu beharra dago

    Edukiari dagokionez, oso ondo dagoela esan beharra dut, blogean azaltzeko eskatzen ziren puntuan ondo adierazi eta azaldu dituztela. Bai jokoen egiturak, joko ekintzak, testuingura... ondo landuta daude. Informazio ugari eta garbiarekin. Bestalde, blogaren edukia, gelan emandakoarekin bat datorrela esan behar dut, eman ditugun puntu gehienak azaltzen baitira eta hauek, frontoi berezi honetara moldatu dituzte. Beraz, laburbilduz, egituraren aldetik oso ondo dagoen lan bat dela esan behar dut.

    Blogaren puntuazioa: 9

    Ander Romarate
    2E
    Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea

    ResponderEliminar
  10. Ebaluazio irizpideei jarraituta, blog honek dauzkan informazio iturriak erabat aproposak dira. Informazio ugari eta datuak jasotzeko eta antolatzeko modua primeran daude.Garbia, ulerkorra eta maneiatzeko erraza den bloga da. Etiketa guztiak sakonki bete dituzue eta gainera aurkitzeko errazak dira, gauza garrantzitsua dena.Blogean, frontoiari buruzko galdera gehienak modu aproposean erantzun dituzuela esango nuke.
    IKTei dagokionez,aipagarriena erabilitako argazkien kalitatea dela esango nuke.Bideoak gainera ederki azaldutak daude eta bere kalitateak ezinhobeak dira.
    Gainera, aipatu beharra dago eginadako talde lana. Kolaborazioa egon dela antzeman daiteke eta blog bat egiterakoan, gauza garrantzitsuenetarikoa dela azpimarratuko nuke.
    Azkenik, erabilitako hizkuntza eta gramatika erabat aproposak direla.Bloga irakurtzeko erraza eta atsegina eginez.
    Besterik gabe, zoriondu egindako lanarengatik!

    Azkeneko nota: 9
    Silvia Garcia Fuentes, Jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzien fakultatea, Euskara 1E

    ResponderEliminar
  11. Ebaluazio irizpideei dagokienez, erabili duten informazio iturri mota oso aberatsa iruditu zait. Informazio kopurua egokia da, oso mamitsua gainera. Garatuako edukiek dagokien galderari era aproposean erantzuten diete eta informazioa ordenatuta aurki dezakegunez, horrek irakurtzea errazten du. IKT motak onak iruditu zaizkit eta kopuruari dagokionez, bideoren bat gehiago faltan bota dut. Aldi berean, hizkuntzaren erabilera ona ikus daiteke nahiz eta akats ortografiko txiki batzuk dauden. Kolaborazioan egin duten lana dela antzeman daiteke lan konplexua egin baitute.
    Egiturari dagokionez, blogaren joko ekintza, jokoaren egitura eta testuingurua argi bereizten dituzte, informazioa bilatzeko garaian arazorik egon ez dadin. Beraz, besterik gabe, zorionak egindako lanagatik.
    Kalifikazioa: 9
    Mikel Merino, 1.mailako euskara taldeko ikaslea.

    ResponderEliminar
  12. Blog hau oso ondo dagoela iruditzen zait. Hiru informazio iturri desberdin gutxienez erabili dituzte: pilotalekura egindako bisita, elkarrizketak, liburuak... Esteka desberdinen bidez informazioa gaineratu dute, eta edukiak oso ondo garatu dituzte. Informazio eta komunikazio teknologia ugari erabili dituzte, bideo eta argazki ugari gaineratu dituzte, testuarekin guztiz bat datozenak eta edukiak ulertzeko irakurlearentzat oso lagungarriak direnak. Bloga ondo ordenatuta dago eta irizpideak erraz aurkitzen dira. Talde lana izan denarekin ebidentziak badaude, argazki eta bideoetan agertzen direlako. Gainera lan on hau egiteko guztion partaidetza behar dela esango nuke.Hizkuntza ona da nahiz esaldirenbat guztiz ulertu ez dudan. Gainera, ortografia akats asko ez daude.
    Jokamoldearen egiturari dagokionez, egokia dela iruditzen zait, behar ziren edukiak jaso dituztelako: joko mota, duelu edo norgehiagoka mota, materiala... Sakea eta errestoari buruz ere informazioa jaso dute.Honekin lotuta, joko ekintzaren deskribapena ere oso egokia da.
    Joko testuinguruaru buruz ere informazio aberazgarria bilatu dute. Parte hartzaile mota agertzen da. Noiz jokatu egiten den ere zehaztu dute eta txapelketa bat ere aipatu egiten da.

    Hau guztiagatik nire blogaren kalifikazio pertsonala 9,2 da.
    Irune Txarola Escudero, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fientzietako fakultateko ikaslea, 1.mailako euskarazko 1. taldekoa.

    ResponderEliminar
  13. Hiru blog aztertu ondoren, laugarren hau onena dela esan dezaket. Informazio iturrik ugariak dira, web orrialde ezberdinak, liburu bat eta bertokoen kontaketak. IKT-en erabilerak ugariak izan dira, bideo ezberdinak ikus ditzakegu, argazkiak ere bai eta baita sake-errestoko grafikoak. Blogak orden zehat eta garbia jarraitzen du eta horrek bere jarrapeina erreazte du. Hizkuntzari buruz, irakurterraza da eta akats ortografikorik ez da ikusten. Azkenik, bertan garatzen diren edukiak planteatutako galderei erantzuna ematen diete.
    Jokamoldearen egituran, gidoian agertzen diren puntuak jorratzen ditu goitik behera, bai joko mota, instalazio mota, sakea...
    Joko ekintza ere goitik behera deskribatzen da, kokapena zehaztuz, kolpeak deskribatuz edo erabiltzen diren jokaldi bereziak azalduz.
    Amaitzeko, joko-testuinguruari buruz esan dezakegu oso ondo azalduta dagoela, herria mapa batean kokatuz edo parte hartzaile mota deskribatuz.

    Beraz, blog honi ematen diodan nota hurrengoa da: 9,75.

    Jon Urien Barturen. 1.Mailako Euskarazko Taldea.

    ResponderEliminar
  14. Ebaluazio irizpideak kontuan hartuta, galderari osotasunean erantzun diotela esan daiteke oso ongo egituratu eta antolatutako blog honetan.
    informazio iturri ezberdinak erabili ditzte eta materiala oso didaktikoa dela esan dezaket. Talde lana izan denaren nahiko ebidentzia ere aurkezten ditu blogak. Hobetzeko gauza bakarra hizkuntza eta akats ortografikoren bat dira, bestela zoragarri dago egina bloga. Zorionak! Asko gustatu zait!

    Kalifikazioa: 9

    Leire Rodrigez Oñatibia euskara 2.taldea

    ResponderEliminar
  15. Blog hau irekitzean argitasuna eta antolamendu egokia nagusi dira. Informazio ugaria agertzen da atal desberdinetan antolatua eta informazio ugari erabili dituztela argi dago, interneta, liburuak eta herritarren laguntza izan dutelarik. Honek, bloga aberastea eramaten du. Gainera, informazioa oso erraz aurkitzen da eta ez dago akats ortografiko nabaririk. IKT kopurua nabaria da bideo eta argazki ugari erabili baitituzte, bertan argi geratzen delarik izan duten talde lana. Edukiek galderei erantzuten diete kasu gehienetan.

    Joko ekintza irakurri ondoren, garbi geratu zait frontoi honetan erabiltzen diren jokaldi esanguratsuenak, honetan bideoek asko laguntzen dutelarik. Egiturari begiratuz, pilotaleku honek dituen berezitasunak habian geratzen dira eta dituen zailtasunen ideia bat egiteko nahikoa da. Bainaren bat jartzekotan, testuingurua gehiago lantzea izango litzateke baina, orokorrean bikaina da bloga.

    Horregatik, nire kalifikazioa 9,5ekoa da. Zorionak mutilak.

    Jon Manuel Vega, EHUko Jarduera Fisikoen eta Kirol Zientzien Graduko 1.mailako euskarazko 2E taldeko ikaslea

    ResponderEliminar
  16. Hasteko, zorionak eman nahi dizkizuet lan bikaina egin duzuelako.
    Ebaluazio irizpideak aztertuta esan dezakegu, erabilitako edukiak eta atalak ondo antolatuta daudela eta erraz bila daitekela funtsezko informazioa. IKT iturriak ere ugariak dira, bideoak, argazkiak eta informazio iturri ezberdinak erabili dutela ikusten baita. Kooperazioa eta talde lanean egin dutela bloga nabaria da laurak argazkietan eta bideoetan agertzen direlako. Akats ortografikoei dagokionez, akatsen bat dago baina ez da zailtasunik ematen informazioa ulertzeko.
    Besterik Gabe, nire nota 9,3 da.

    ResponderEliminar
  17. Oso blog interesgarria iruditu zait. Bibliografian eta blogean zehar ikus daiteke informazio iturri desberdinak eta egokiak erabili dituztela. Azken finean hiru iturri nagusiak erabili dituzte: liburuak, interneta eta herriko jendearen ezagupena. Galderei oso ondo erantzun die eta gainera oso modu zabal eta ulerkor batean.
    IKTen erabilpena oso ona iruditu zait, hiru baino gehiago erabili dituzte eta gainera kapazak izan dira bideoak sortzeko ulermena errazteko eta interesgarriagoa bihurtzeko. Blog-an zehar informazio aurkitzeko ez dut zailtasunik izan beraz uste det oso ondo antolatuta eta adierazita dagoela. Beste batzuetan ez bezala atal batean gai desberdinak sartu beharrean, atal gehiago sortu dituzte irakurlearen laguntzarako.
    Hizkuntzari erreparatuz ez dira akats ortografiko ugari ikusten eta gainera erabilitako euskara oso ulerkorra da. Taldearen lanari aztertuz ikus daiteke denek parte hartu dutela eta lana denen artean egin dutela.
    Joko ekintzen eta jokamoldeen azalpena oso ondo landuta dagoela iruditu zait eta oso ondo azaltzen dute ze ondorio duten frontoiaren berezitasunek jokoan, hau da, ze jokaldi eta egoera sortzen diren.
    Amaitzeko zorionak nahi dizkiet eman taldeari euren lanarengatik orain arteko onena iruditu zaiet eta beraz nire kalifikazioa 9.5ekoa da.
    Ander Gorostegi Sendino EHUko lehengo mailako ikaslea.

    ResponderEliminar
  18. Sartzean itxura oneko blog bat ikusten dugu, dena ondo sailkatuta, eta eskatutako irizpideak zehatz jarraituz. Informazio iturri askoz baliatuz informazioaren egiazkotasuna bermatzen dute ahalik eta gauza gehien azaltzeko frontoiari buruz. Ulerkortasuna ona dauka akats ortografiko ia barik eta ez astunegia irakurtzerako orduan. IKT-en erabilpenean lan bikaina egin duzue eta hau talde lan gogorraren ondorioa dela esan genezake. Laburbilduz, oso lan ona egin duzue eta horrexegatik nere kalifikazioa 9 koa da.

    Markel Oquillas (1. maila 2. euskara taldea)

    ResponderEliminar